viernes, 21 de diciembre de 2012

GUP / P.I.N..



                            Umeen  Gabonetako  Parkea

Abenduaren 20an,5. eta 6.mailako guztiak pinera joan gara,eskolarekin eguna pasatzera.Taldeetan joan gara,taldeetan gutxienez lau pertsona joan ahal ziren eta gehienez,sei.Nire taldean bost ginen:Mikel,Marta,Izaro,Alvaro eta bostak.Gauza askotan igo ginen:koltxonetetan.montaña errusiarran,txokeetako kotxeetan...eta beste leku askotan. Hoberena izan zen Marta eta biok eskalatu dugunean txutxeak  eman dizkigutelako.Nik bi aldiz igo naiz FORMULA1AN,errusiarran ilara handia zegoelako,baina igo garenean konturatu gara oso ondo pasatu dugula eta hainbeste ilara itzarotea pena balio izan duela.
Oso ondo pasatu dugu guztiok!

NEREA  LLAMOSAS 5.A.

miércoles, 19 de diciembre de 2012

KONTSUMO TALLERRAK:  Publizitatea

Taller honetan ikasi egin dugu nola egiten diren iragarkiak.Oso garrantzitsua da jakitea norentzat zuzenduta dagoen publizitatea eta horregatik erabiltzen diren koloreak, lekua, pertsonak... dana aukeratzen da kontu handiz.

Elkarrekin saiatu ondoren iragarki hau sortu dugu.

Baietz gu publizista onak?

miércoles, 5 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen ikastolan.
 EUSKARAREN EGUNA EGUNERO leloaren inguruan gure konpromezuak utzi genituen, ea egia den idatzi genuen guztia sentitu eta betetzen dugun.

sábado, 10 de noviembre de 2012

KORRIKA 18. MARTXAN DAGO



"Eman Euskara Elkarri"

"Eman euskara elkarri" lelopean hasi da 18. korrikarako prestakuntza.

Aurten, martxoaren 14an Andoainen hasi eta 10 egun beranduago;hau da, martxoaren 24an,Baionan bukatuko da.

Korrika 18k euskara ikasten ari diren milaka eta milaka lagun omendu nahi ditu.

Guk ere parte hartuko dugu, noski!

Gehiago jakiteko KORRIKA 18. klikatu


domingo, 28 de octubre de 2012

AGENDA 21eko EGUNA

Urriaren 22an, Agenda 21eko eguna ospatu genuen eta bertsolariaren laguntzaz,bertso politak sortu genituen eta Kanpazar irratitik bota ere egin genuen.

 Gure Lehen Hezkuntzaren blogean entzun daitezke.

Hauexek dira:

Konpromesua dugu                            
Lurra babesteko
pertsonak bizi eta
natura hobetzeko.

Eguzkiaren bidez
gaude gu hobeto
energia lortzen dugu
planeta zaintzeko.

GORA GURE ENERGIA!!!

miércoles, 19 de septiembre de 2012

ONGI ETORRI GELAKO BLOGERA

5. mailan gaude eta aurten ordenagailuak izango ditugu!!!                                         

Eta ez hori bakarrik, gelako bloga ere estrenatuko dugu elkarrekin. 

Blogean gure argazkiak, zaletasunak, jokuak eta, nola ez, gelako hainbat lan aurkezteko aukera izango dugu.

Teknologia berriak erabiliz; seguru nago, elkar hobeto ezagutuko dugula eta gure arteko harremanak hobeak izango direla ere.