martes, 17 de diciembre de 2013

Klima


                    klimak ez du itxaroten

Varsovian,NBE-ko antolatuta klima aldaketaren inguruko goi bilera ospatu zuten azaroaren, eta, 2015 erako akordio bat prestatzea da bere asmoa.
Klima aldaketa  eragiten duten gasen isurketak ez du etenik eta aldaketa  horrek  arazo asko sortzen ditu,adibidez:
Izotzen urtzea
-  Itsasoko uren igoera
-  Gaitzak eta osasunak
Natur hondamendiak eta uholdeak
-  Migrazioa
-  Ur edangarriaren falta
Ekosistemen galera

ONDORIOAK:
 Lurra zaintzea gure eskuetan dago, 
 bestela guk eta gure ondorengoek gure planetaren hondamendia sufrituko dugu.

Nerea,Bego eta Mikel

miércoles, 11 de diciembre de 2013

BADATOZ GABONAK

                                                          OLENTZERO        
Abenduaren 25ean 0lentzeroren eguna izango da eta bertso batzuk egin ditugu.

Olentzero eguna                   Opariak zabaldu
helduko da eta                      hau da gure poza
oporretan egonda                 berriro ikastolan
ikasi behar da                       ikusiko gara
          

       Rakel  andereñoa         Hurrengo oporretan
      agurtuko dugu              da olentzero eguna
      berarekin egonda         opariak jasotzea
      bihotzean dugu              da behar duguna


                                                       Olentzero etorri da
                           guztion etxera
                           opariekin dator
                            goaz ospatzera


egileak: Yaiza, Paula eta Endika 
  

jueves, 21 de noviembre de 2013

PAKEA BIZKAIA

                                                         PAKEA BIZKAIA

Azaroaren zortzian Pakea Bizkaia belaontzia ikustera joan ginen.Unai Basurko kapitania da, eta han egin dituzten hiru espedizioak azaldu zizkiguten :
Lehenengoan Ipar Lumuturrera joan ziren 2010ean.
Bigarrenean Groenlandia-Ternura joan ziren 2011n.
Hirugarrenean Antartikar penintsulara joan ziren 2012an eta sei hilabete iraundu zuen.
Bidaia honen helburu nagusia nabigazioa eta inguruaren errespetuaren arteko lotura ezagutaraztea da, belaontzian nabigatzen inguruarekin harreman estua izaten delako.
Oso ondo pasatu genuen denok elkarrekin eta gainera itsasontzia ikusi genuen.

                       Sara eta Izaro

viernes, 15 de noviembre de 2013

EMAKUME IZATEA BAI POZA!

Azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” da eta konbidapena luzatzen dizuet bai eskolan baita etxean ere horri buruz hausnarketa egitera.

Oraingoan mundu mailan emakumeek jasaten dituzten indarkeri mota desberdinak salatu behar ditugu; bereizkeria, mespretxua, eraso fisiko eta psikologikoak, erailketak, bortxaketak eta esplotazio sexuala, besteak beste.