domingo, 28 de octubre de 2012

AGENDA 21eko EGUNA

Urriaren 22an, Agenda 21eko eguna ospatu genuen eta bertsolariaren laguntzaz,bertso politak sortu genituen eta Kanpazar irratitik bota ere egin genuen.

 Gure Lehen Hezkuntzaren blogean entzun daitezke.

Hauexek dira:

Konpromesua dugu                            
Lurra babesteko
pertsonak bizi eta
natura hobetzeko.

Eguzkiaren bidez
gaude gu hobeto
energia lortzen dugu
planeta zaintzeko.

GORA GURE ENERGIA!!!

miércoles, 19 de septiembre de 2012

ONGI ETORRI GELAKO BLOGERA

5. mailan gaude eta aurten ordenagailuak izango ditugu!!!                                         

Eta ez hori bakarrik, gelako bloga ere estrenatuko dugu elkarrekin. 

Blogean gure argazkiak, zaletasunak, jokuak eta, nola ez, gelako hainbat lan aurkezteko aukera izango dugu.

Teknologia berriak erabiliz; seguru nago, elkar hobeto ezagutuko dugula eta gure arteko harremanak hobeak izango direla ere.