SATURNO
Ezaugarri orbitalak
|
Eguzkira batezbesteko distantzia |
9,53707032 UA
|
Batazbesteko erradioa |
1.426.725.400 km
|
Eszentrikotasuna |
0,05415060
|
Orbita periodoa |
29 urte 167 egun 6,7 ordu
|
Batazbesteko abiadura orbitala |
9,6724 km/s
|
Inklinazioa |
2,48446°
|
Satelite naturalen kopurua |
gutxienez 62
|
Ezaugarri fisikoak |
Diametroa |
120.536 km
|
Azalera |
4,38×1010 km²
|
Masa |
|
Dentsitatea |
0,69 g/cm³
|
Grabitatea azalean |
8,96 m/s²
|
Errotazio periodoa |
10 ordu 39 minutu 25 segundo
|
Ardatz-inklinazioa |
26,73°
|
Albedoa |
0,47
|
Ihes-abiadura |
35,49 km/s
|
Azal tenperatura |
min. | batazb. | max. |
82 K | 143 K | --- K |
|
Ezaugarri atmosferikoak |
Presio atmosferikoa |
140 kPa
|
Hidrogenoa
|
> %93
|
Helioa
|
> %5
|
Metanoa
|
%0,2
|
Ur lurruna
|
%0,1
|
Amoniakoa
|
%0,01
|
Etanoa
|
%0,0005
|
Fosfina
|
%0,0001
|
SaturnoEguzki-sistemako seigarren planeta da, sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat. 120.660 km-ko ekuatore-diametroa du, eta 29 urte eta 167 eguneko urtea Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarriak ditu. Hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Gutxienez 62 satelite natural ditu, eta Titan da horietan handiena.
Izena, greziar mitologiako Saturno jainkotik datorkio.
1Ezaugarri nagusiak
- 1.1 Eraztunak
- 1.2 Atmosfera
2 Gasezko planeta erraldoiak
Ezaugarri nagusiak
Urak baino dentsitate txikiagoa izaki, igerileku erraldoi batean jarriz gero, flotatu egingo luke.
- Eguzkitikako distantzia: 1.493 milioi km
- Diametroa: 120.700 km
- Dentsitatea: 0,70 g/cm3
- Satelite naturalen kopurua: gutxienez 62
- Masa (lurrarean = 1): 95,22
- Bolumena (lurrarena = 1): 745
- Errotazioa: 10h. 14min.
Eraztunak
Eguzki-sistemako planeta dirdiratsuena da eta eraztunik ikusgarrienak ditu.
Atmosfera
Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki-sistemako planetetan dauden bortitzenak dira. 1996tik 2002 urtera bitartean Hubble espazio teleskopioarekin (HST) egindako behaketek, haize hauen ustekabeko eta ikaragarrizko murrizketa azaldu dute planetaren ekuatorean Voyager espazio-ontzien garaietatik 1980-1981 urteetan. Haize-sistema, atmosferan sartuta eta planetaren barne-beroaren menpe egon beharrean, badirudi orain kanpoko fenomeno bat dela urtaroen eraginen eta ekuatorean eraztunen itzalak eragindako ubelduren menpe. Ekuatoretik kanpo haize zonalak egonkor mantendu dira.
Gasezko planetaaldoiak
Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetei gasezko erraldoi deitzen zaie Eguzki-sistemako beste planetekin alderatuta izugarri handiak direlako eta ez dutelako azal gotorrik. Kanpotik erdigunera dena gas dira, hori bai, dentsoagoak erdigunera gerturatu ahala. Planeta horien nukleoa metal moduan portatzen den hidrogeno likidoz osatuta dagoela uste da. Oro har, bolumen handia eta dentsitate txikiak dituzte, eraztun eta satelite asko, eta atmosfera konplexuak. Hidrogenoa, helioa, metanoa eta amoniakoa dira planeta horien osagai nagusiak.
Zu bai arina,oso ondo Endika
ResponderEliminar