Nazioarteko emakume langilearen eguna
Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatzen da . 1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten.
Gaur egun berdintasun osoa ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte
.Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute. “Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.
Bukatzeko, gure artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.
Oso polita geratu da.
ResponderEliminar