Sukarrietatik bueltan
Pasa den astean kanpazarreko 5.maiakoak sukarrietan egon ginen Ibaibe ikastolakoekin.5.A-koek Ura proiektuan parte hartu genuen,5.B-koek Planeta berdean Ibaibeko klase batekin,eta 5.D-koek Basoan.Ura proiektua asko gustatu zaigu,egunero plana egiten genuelako eta plan hori betetzeko irteerak egiten genituen: ibaia,hondartza,araztegia,depuradora...
Horretaz aparte gauza askotaz konturatu gara adibidez:Munduan ura ez dagoela ondo banatuta, gizakien aztarnak dauden leku gehienetan ingurua kutsatuta dagoela...Proiektuak alde batera utzita tailerak ere egin ditugu:Koadernaketa,Zeramika,Sukaldaritza,
Astronomia,Bideogintza eta Sumetza(kosmetikarekin trukatu zutela).Oso politak eta gozoak egin ditugu!!
Baina ez pentsa denbora osoan lanean egon garela.Ludoteka izan dugu eta ludoteka jolastordua da.Han skate asko zeuden,mahaiko jolasak,kaseta,baloia...Azteazkenean bokatak hartzera joan ginean,monitoreak bokatak lapurtu zizkigutela esa ziguten,lapurra "Marisuka" zuen izena.Marizuka Sukarrietako sorgina da.
Azken gauan abesti asko jarri zituzten eta oso ondo egon zen.
Orokorrean primeran pasatu dugu!
Eginda:Izaro eta Iratxe I
No hay comentarios:
Publicar un comentario