Kaixo lagunak!!
Hilabete oso bat egon naiz zuekin klasean eta oso azkar pasatu zait. Lehenengo egunetik oso ondo onartu nauzue eta oso gustura egon naiz zuekin lanean. Gauza asko ikasi ditut zuekin eta oso momentu onak pasatu ditugu elkarrekin.
Zuek nirekin ere gustura egon izana espero dut!!.
Jakin ezazue talde ezin hobea zaretela eta Rakel, zuen andereñoa, ikastolako jatorrena eta hoberena dela.
Espero dut laster berriro ere elkar ikustea.
Musu handi handi bat guztientzat!!!
Laiene
Duela 8 urte besterik gure klasean egon zinen eserita ikasle bezala, ikasle bikaina gainera,eta begira zer gutxi falta zaizun andereñoa izateko.
ResponderEliminarOso gustora egon gara guztiok zurekin eta badakizu atea zabalik duzula nahi duzunean bisitan etortzeko.
Ni harro sentitzen naiz zure andereñoa izan nintzelako eta hoberena opa dizut,bihotz-bihotzez.
Musu handi bat.
Rakel
Oso ondo eta posik egon gara zurekin oso majua zarelako zeguru andereño ezin obea izango zarela.
ResponderEliminarPena izugarria ematen dit zu joatea baina joan behar zarenez zuerte ona izatea espero dut.
AGUR ETA MUSU HANDI BAT!!!!
Izaro
Oso ondo pasatu dugu, zurekin nire ustez oso andereño ona izango zara.
ResponderEliminarNiri pena ematen dit zu klasetik joatea , oso azkar pasatu da denbora.
AGUR ETA MUSU HANDI BAT!!MUA,MUA,MUA,MUA...
Oso ondo pasatu dugu zurekin Laiene.Espero dut zu berriro ikustea.
ResponderEliminarMUSU HANDI BAT!!!! :-)